Marijesiak, Abendua, Kebonikoak… Gabonak badatozela iragartzeko eske-errondak eta kantu-errondak dira. Bizkaian hainbat herritan egiten dira hondino be Gabon aurreko egunean edo bederatzi egunetan, herriaren arabera.
Azken urteotan tradizino hori gordeten daben herrietako kantari-taldeak alkartu egiten dira, kontzertu modura herri bakotxeko ohitura erakusteko.
Aurten topaketa hori Iurretan izango da abenduaren 12an.