Marijesiak edo Abendua izenagaz ezagutzen da Gabonak datozela iragarten dauan ohitura, etxerik etxe edo herrian zehar kantuan joatekoa. Gernikan eta Ean bederatziurrena egiten dabe orain be, horregaitik abenduaren 16an hasiko dira bederatzi eguneko ekitaldia. Beste leku batzutan, Durangaldean batez be, egun bateko eske-errondea egiten da, hilaren 23an.
Gernikan urteotan abesten dabezan koplak barriztau, ugaritu eta osotu egin dabez, Jose Antonio Arana Martijak hasitako bidetik. Aurten beste hiru kopla barri abestuko dabez:
32 -Herodesek esan eutsen
erregieri gabian,
hemendik zoiazela
ni bere joan neitian.
34.- Herodes koitadua
burladu zaitue,
erregiak joan dira
zeu ikusi bage.
39 – Pastore santu birtuosuak
baliau zakiguz gaur hemen,
bart arratsian zer pasatu da
kontau dagigun Belenen.