Gabon inguruan kantuan egitea ohitura da, eta errondan kantuan ibiltea be bai. Erronda horreetariko bat Gabon aurreko egunetan hasi eta Gabon egunean berean amaitzen dana da. Marijesiak izena da zabalen dabilena, baina beste izen batzuk be badaukaz: Abendua eta Kebonikoak.
Bizkaian lehen zabalago egon ei da ohitura hori, eta kantuaren arrastoak orain be han eta hemen ezagunak dira edadeko jentearentzat. Baina errondan kantau Bizkaiko leku jakinetan egiten da. Gernikan, Arteagan eta Ean orain be bederatziurrena egiten dabe, Gabon egunez amaituta. Ostera Ibarrangelun, Lekeition, Ariatzan, Gorozikan, Mendatan eta Iurretan Gabon egunean bakarrik.
Lekukotasunak jasota dagoz Mungialdean eta Arratian be, baina ez etxerik etxe errondan ibiltekoa, kantua baino.
Kantuan historia santua (Adan eta Ebagandik hasi eta Jesusen jaiotzera arte) kontetan da, eta bederatziurrena egiten danean, hiru txanda dagoz, lehenengo lau egunetan kopla batzuk kantetan dira, hurrengo lau egunetan beste batzuk, eta abenduaren 24an beste batzuk.
Leku batetik bestera aldaerak dagoz formatan. Batzuk makilakaz doaz (Santagedatan moduan) eta beste batzuk ez, soinuagaz laguntzen dabe kantua edo bape barik, normalean bakarlariak abesten dau lehenengo eta taldeak gero erantzun. Eskean be ez dabe danak egiten.
Testuetan aldaera asko dagoz. Hona dakarguna, Gernikaldean jasoa da. Labayru Ikastegiak argitaratutako Urte sasoiak bildumatik atera dogu, Oles ta oles izeneko liburutik.
Gabonak dira eta
Gabonak dira eta edegidazu ateau ikusi daigun jaio dan infantea.Maria Jose, Jesus Maria. Abendu santu honetan Maria Jose, Jesus Maria. Adan formadu izan zan Maria Jose, Jesus Maria. Behar zala bialdu Maria Jose, Jesus Maria. Trinidade altuko Maria Jose, Jesus Maria. Herodes erregea | Maria Jose, Jesus Maria. Herodes koitadua Maria Jose, Jesus Maria. Hiru Errege Magoak Maria Jose, Jesus Maria. Meltxorrek urrea, Maria Jose, Jesus Maria. Astoak arrantzea, Maria Jose, Jesus Maria. Belengo portalean Maria Jose, Jesus Maria. |