BarriketanEtnografia

Mahatsa batu

Posted on

Bakioko Txarok eta Mari Angeles Zabalak kontetan dabenez, etxean danak ibilten ziran mahats-beharretan, zahar eta gazte. Danek laguntzen eben. Otzarakaz batzen eben, eta lepoan eroan etxera. Euren soloak aldats gora eta aldats behera dagoz, eta gizonek eroaten eben. Akorduan dauka parrak altuak zirala.

Gizonek podetako artaziak erabilten ebezan, eta eurek etxeko artazi txikerrak. Orain berandutxuago batzen da mahatsa, eurek lehenago goizetik egiten eben, ostean, artoa, indabea-eta batu behar ziran eta. Gainera, mahatsa usteldu egiten zan arin. Andra Mari, santaeufemietan egiten zalakoaz akordetan da, eurek Bermeoko jaietara joan gura izaten eben eta.