BarriketanEtnografia

Lurra itailakaz urratu

Posted on

Larrabetzuko Libe Asuaren esanetan, soloak bere prozesua dauka. Neguan behar gitxi dago soloan; martitik aurrera hasten da benetako beharra. Martian bedar frantsesa kendu ostean, soloak labretan hasten ziran. Frantsesa igitaiagaz kentzen zan, erpea kenduta. Frantsesa bedar ugaria da, ze lau-bost erro izaten ditu eta atoan beteten da zestokadea.

Frantsesa kentzen zanean, lurra itailakaz labrau egiten zan, urratu. Itailei karramarroa be esaten deutsie beste batzuk. Itailak behi-buztarriagaz erabilten ziran, kateagaz lotuta.