EtnografiaZahar-barriak

Lore Jokoak Mungian

Posted on

Beste urte batez, datorren domekan, urriaren 30ean, Lore Jokoak egingo dira Mungian. Jaiegun honegaz mungiarrak historian ehun urte atzera egin, eta orduko bizimoduko lanbideak, ohiturak eta gertakizunak gogoratu gura dabez.

2005. urtean Lauaxetaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko egin ziran lehenengoz Lore Jokoak. Orain arte gai desbardinak landu dira: ezkontzak, bataioak, trena etortea… Aurten Mungiako auzoetako eskotak aukeratu dabez.

Eskota antxinatik datorren ohiturea da. Auzoetako jaiak ziranean, Atxurin, Billelan, Markaidan, Trobikan… auzoko mutil gazteek urira etorri eta ardaoa erosten eben. Ardaoa zaragietan erosten zan alondegian. Zaragiak eroateko gurdia ekarten eben idi-buztarriagaz, erramakaz eta lorakaz atonduta, polito-polito ipinita. Mutilak eurak be, erropa dotoreenakaz jantzita etorten ziran: alkondara zuria, brusea, painelua lepoan eta mahonezko frakak.

Ardaoagaz auzora joan aurretik, lehenengo Mungiako Asilotik pasetan ziran, eta han zaragi bat ixten eben hango behartsuentzat. Behin auzora bueltauta, ardao hori doan banatuten zan auzoko jentearen artean. Hurrengo astean gazteak barriro alkartzen ziran ardaoa pagetako eta bide batez bazkaria egiten eben.

Ohitura honen antzezpena ikusi gura dauenak, domekan dauka Mungian era ederra.