LiteraturaZahar-barriak

Literaturaren irakaskuntzaz ikerketa-lana argitaratu

Posted on

Xabier Hernandez Llonak literaturaren didaktika hartu dau ikerketa-gaitzat Zornotzako Udalak eratzen dauen Aita Santi Onaindia bekaren laguntzaz lantzeko. Behin lana eginda eta epai-mahaiak onartuta, orain Udalak eta Labayru Fundazioak liburua argitaratu dabe, izenburu honegaz: Literaturaren didaktikaren erronkak XXI. mendeko Bigarren Hezkuntzan.

Literatura irakastea ez da erraza, gure ikasleak aldi berean irakurzaletasunera bultzatu gura ditugulako. Zelan zaletu irakurtzera? Zelan irakatsi gure literatura? Ze testu erabili? Zelan landu? Galdera horreek eta beste asko erabili ditu egileak lan honetan.

Baina ez galderak bakarrik, proposamen batzuk be badakarz, berak ikasleakaz egindako ariketen bitartez. Gai sakona, duda barik, eta oraindino ibilbide luzea behar dauena.

Lan hau Aita Santi Onaindia bekaren bildumako 13garrena da. Eta hurrengoa be bidean da, literaturaren ganeko ikerketa bultzatzeko bekaren bitartez bideratuta.