LiteraturaZahar-barriak

Literaturaren erronkak aztergai

Posted on

Literatura liburuakaz lotzen dogu, baina gaur egun beste euskarri asko dagoz literatura zabaltzeko: podcastak, audioliburuak, zinea…

Horrez ganera, aisialdirako hainbeste eskaintza egonda, zelan lekua egin literaturari?

Hor erronkak. Hori kontuan hartuta, lau hitzaldiko zikloa antolatu dabe Bilbon, Foru Liburutegian, apirilean zehar. Saio bi gaztelaniaz izango dira eta beste bi euskeraz.

Euskerazkoak kontuan hartuta, hilaren 8an Katixa Agirrek ‘Literatura eta zinema’ gaia erabiliko dau, eta 23an Ana Isabel Moralesek eta Jasone Larrinagak ‘Literatura eta podcastak’.

Saioak arrastiko 6:30ean izango dira, eta sarrerea librea izango da lekuak bete arte.