Aurtengo jarduera-programea zabaldu dau Bilboko Foru Liburutegiak. Tartean dagoz literaturzaleentzat otsailean egingo diran topaketak. Hamabostean behin, arrastiko 6retan, Txani Rodriguezek gidatuta, egingo dira topaketok.
Jadueraren helburua da irakurritako testuak alkarregaz komentatzea, eretxiak trukatzea eta liburuen ganean berba egitea. Literaturaz gozatzeko beste modu bat da, taldekideen ekarpenagaz osatzekoa.
Parte hartu ahal izateko, izena emon behar da urtarrilaren 9tik 25era bitartean. Saioak Liburutegiko Hitzaldi Aretoan izango dira, 2. solairuan.