Literaturlehiaketakidazle barriak sorkuntzara bultzatzeko bidea izaten dira, idazle izateko lehenengo pausoak urratzeko modua. Halan hasi dira gerora izen handia hartu daben hainbat idazle.
Udabarri sasoi honetan holango batzuk zabalik dagoz eta hona argibideak.
Lezamako Udalak umeen literaturako Mikel Zarate saria deitu dau zazpigarrenez. 10-50 orri idatzi behar dira, 6-12 urteko umeentzat. Lanak apirilaren 30era arte aurkeztu daitekez. Sari bakarra dago, 3.000 eurokoa.
Bilboko Udalak be Gabriel Aresti ipuin lehiaketa deitu dau, aurtengoa 33. edizinoa. Euskeraz eta gaztelaniaz idatzi daiteke, gai librean, gehienez 15 orri. Idazlanak martiaren 31rako aurkeztu behar dira. Sari bi dagoz hizkuntza bakotxean, lehenengoa 3.500 eurokoa eta bigarrena 1.750ekoa.