LiteraturaZahar-barriak

Literatur Amuak Ondarroan hilaren amaieran

Posted on

Urriaren 27tik zemendiaren 1era Literatur Amuak jaialdia egingo da Ondarroan. Literatura ardatz hartuta, era askotako jardueraz betetako egitaraua osotu dabe.

Augustin Zubikarai Bekeari esker Mikel Alvarez Sarriegik idatzitako Euskalia nobela baltza aurkeztuko dabe.

Jon Maiaren Kantu bat gara ikuskizuna eta Anita Maravillasen Kotondarrak txotxongilo-ikuskizunak izango dira urriaren 28an eta azaroaren 1ean, hurrenez hurren.

Euskadi Literatura Saria irabazi barri dauen Leire Bilbaok Etxeko urak errezitaldia egingo dau urriaren 29an.

Urriaren 30ean, ekitaldi bi egongo dira, bertso saio feministea batetik, eta Josu Arrizabalagaren saioa lehengo andra eta gizonen pasarte xelebreei buruz bestetik.

Horren guztiaren osagarri, urriaren 20tik zemendiaren 10era, Liburuen arbola erakusketea egongo da Kofradia Zaharrean. Liburuen garrantzia eta euskal literaturea eta produkzino editoriala herritarrei hurreratzea da beronen helburua.