HizkuntzaZahar-barriak

Liburudenda barria Bilbon, Kai liburudenda

Posted on

Colon de Larreategi kalean orain arte egon dan Ibaizabal liburudenda itxi egin da. Baina egitasmoagaz bat eginda egon diran beharginak eutsi egin gura izan deutsie. Abenduaren 13an zabaldu dabe barriro liburudenda, Kai liburudenda.

Euskal gaiak, euskerazko liburuak nahiz ostantzekoak topauko dauz bertara doanak, lehenagoko moduko zerbitzu eta abegiagaz.

Garai txarrak direla jakinda be, animoa emon eta etorkizun ona opa deutsegu erronka hau hartu dabenei.

Argazkiaren iturria: www.google.com/maps.