LiteraturaZahar-barriak

Liburu barria argitaratu dau Labayru Ikastegiak Herri ipuinak bilduman

Posted on

Zortzigarren alea argitaratu dau Labayru Ikastegiak Herri ipuinak sailean. Aurrekoetan moduan, ipuin bi ditu honek be, herriko ipuinak. Oraingoan «Astoa, txakurra, katua eta oilarra» eta «Askotxo» izenekoak dira. Lehenengoa Grimm anaiek batutako «Bremengo musikarien» aldaera da, bigarrena pertsonen izakerea erakusten dauenetakoa.

Ipuinok herritik batutakoak dira, Labayru Ikastegiko ahozko artxibokoak. Testuak osotuta eta irudiakaz apainduta aurkezten dira, umeei zuzenduta. Leiduteaz ganera, ariketak be egin daitekez ulermena ziurtatzeko.

Testua osotu eta ariketak sortzeko ardurea Idoia Alzibarrena izan da. Irudiak, ostera, Garikoitz Arregik egin ditu oraingoan be.