Maiatzaren 30etik ekainaren 11ra Liburu azoka dago Bilbon, egitarau bete-beteagaz, Euskadiko Liburu Ganbarak antolatuta, Bilboko Udalaren laguntzaz.
Azoka Areatzan egongo da, han dagoz liburuak ikusgai. Eta aurkezpenak, errezitaldiak, irakurraldiak eta abar Bidebarrieta Kulturunean izango dira.
Programa itzela dago. Saio gehienak arratsaldeko 7retan izango dira Bidebarrietan, eta ia guztiak doakoak.
Saio motak era askotakoak izango dira: liburuen aurkezpenak, literatur topaketak, proiekzinoak, hitzaldiak, tertuliak, kontzertuak…
Literatura izango da nagusi, estilo eta forma guztietan.