LiteraturaZahar-barriak

Liburu azoka Bilbon

Posted on

Bilboko Arenalean dago aurten be liburu-azoka ekainaren 8ra arte. Urtero legez, hainbat erakusgarri dagoz: argitalpen barriak, lehenagokoak, generoka, eta abar.

Baina Azokak beste gauza askorako be emoten dau, ez da bakarrik liburuak ikusi eta erosteko. Idazleakaz topaketa interesgarriak dagoz, idazleak eurak liburuak sinatzen, mahai-inguruak, aurkezpenak literaturaren ganeko ekitaldi asko eta interesgarriak.

Azoka horretan urtero banatzen dabe Urrezko luma saria. Aurten Galtzagorri Elkarteari emon deutsie, ume eta gazteentzako literaturaren alde egiten daben lanagaitik.

Zazpi kale saria, ostera, Miren Agur Meaberi emon deutsie, iaz gehien saldu zan liburuagaitik, Kristalezko begi bat izenburukoa. Aurten erderaz argitaratu dau liburu hori.