HizkuntzaZahar-barriak

Leku-izenak Bilboren ibilbidea ezagutzeko modua

Posted on

Non eta Bilbon izeneko liburua aurkeztu barri dabe Bilboko Udalak eta Labayru Fundazioak, alkarregaz egindako egitasmoa. Bertan, Bilboko leku-izenetan oinarritutako berrogei artikulu batzen dira.

Izan be, leku-izenak edo toponimoak aldian-aldian hartutako erabagien bitartez aukeratzen dira. Danak daukie zergaitiren bat, eta bakotxak historia luzea eukiten dau atzean, sarritan ezagutzen ez badogu be.

Artikuluotan, beste hainbat egilek leku-izen banaren barri emoten dabe, bakotxaren jatorria eta azalpena eginaz. Egile, estilo eta ikuspuntu oso ezbardinak dagoz artikuluotan. Danak errez leiduteko modukoak dira, eta holan gure ondarea hobeto ezagutu ahal izango dogu, aurrerantzean jagon daigun.

Hurrengoan lekuotatik igaroterakoan beste begi bategaz erreparauko deutsagu inguruari.