Aulestiko Eusebio Bengoetxearen arabera, lehengo neguak egungoak baino askoz gogorragoak ziran. Eskubareaz kentzen eben edurra, ardiek bedarra jan egien; eta barruan bedar sikua emoten eutseen. Belaunetarainoko edurtzea be ezagutu dau. Ez egoan orain lez botarik, eta abarkakaz joan behar izaten eben ardiakana. Eguraldi aldaketa itzela egon da.
Lehengo neguak gogorrak
