Zahar-barriak

Lautan hiru antzerki-jaialdia Bilbon

Posted on

«LAUTAN HIRU antzerki txikia, festibal handia» antzerki-programa zabala da, Bilbon maiatzean zehar egingo dana, lau eguenetan, maiatzaren 6an, 13an, 20an eta 27an.
Euskaltzaindiak antolatzen dau, Cafe Bar Bilbaogaz, Zazpi Katu gaztetxeagaz eta BIRA Kulturagaz batera; eta Bilboko Udalak babestuta.
Egitasmoaren hirugarren ekitaldia da, eta sorrerako helburuei eusten deutsie; hau da, euskerazko antzerkia hauspotzea; euskerazko sorkuntzari gune barriak eskaintzea; eta bide batez, Zazpikaleetako giroan eragin nahi da, uriko kultura-aukerak ugaritzeko asmotan.
Antzezlanak Akademiaren egoitzan (Plaza Barria, 15) eta BIRA espazioan (Erronda kalea, 2) eskainiko dira.
Formatu txikiko antzerki-lanak erakutsiko dira LAUTAN HIRU jaialdian, bai iraupenari (batez beste 15-40 minutuko piezak), bai muntaketari jagokonez.
Eszenatoki bitan antzeztuko dira, 18:30etatik aurrera: Euskaltzaindiaren egoitzan (Plaza Barria, 15) eta BIRA Kulturunean (Erronda kalea, 2). Sarrerak, ostera, Cafe Bar Bilbaon egongo dira salgai.

Egitaraua