LiteraturaZahar-barriak

Lauaxeta Olerki Lehiaketa

Posted on

Aurten be Lauaxeta Olerki Lehiaketea deitu dau Mungiako Udalak. Lauaxeta idazle eta euskalzale handia goratzeko egiten dan jarduera horretan, haren olerkari alderdia azpimarratzen da. Horregaitik, hainbat urtean Olerki Lehiaketa egiten dabe.

Parte hartu gura dabenek, gaitzat Lauaxetaren benetako olerki bat hartu beharko dabe, Langille eraildu bati izenekoa, eta horren interpretazino librea egin.

Neurria, errima, hau da, testuaren egiturea bakotxak bere erara moldatu lei, beti be kontuan hartuta euskeraz idatzi behar dala eta luzera jakin bat bete behar dabela, gitxienez 100 bertso-lerro eta gehienez 200.

Parte hartzaileek urriaren 1etik zemendiaren 15era bitarteko epea daukie lanak aurkezteko. Danen artean sari bi banatuko dabez, 800 eurokoa lehenengoarentzat, eta 500 bigarrenarentzat.