Mungiako Udalak Lauaxeta Olerki Lehiaketaren VII. edizinorako deia egin dau. Edizino honetara aurkeztu daitezan idazlan guztiek Itzarrik izenburua eukiko dabe, baina ganerakoa librea izango da, egile bakotxari izenburu horrek eragiten deutsan sorkuntza izango da. 100 bertso-lerro gitxienez eta 200 gehienez idatzi beharko dabez olerkariek.
Sari bi egongo dira, lehenengoa 800 eurokoa eta bigarrena 500 eurokoa.
Lanak Astiunerako Udal Erakundearen Egoitza Nagusian aurkeztu behar dira (Agirre Jauregia, Aita Elorriaga Kalea 1, 48.100 Mungia) eta epea zemendiaren 12ra artekoa da.