EtnografiaZahar-barriak

Larrabetzun txondorra izetuteko prest

Posted on

Ikatza erregai oso garrantzitsua izan da gure artean, beste erregai batzuk egoten ez ziranean batez be. Etxeko sua egiteko ezeze, makinak, fabrikak, garraioak mobiduteko ikatza erabilten izan da ez hain aspaldira arte.

Ikatza egiteko modua be asko aldatu da. Lehenago txondorra egiten zan, egurra erreta ikatza egiteko. Lehenengo egurra meta baten ipiniten da, eta gainetik lurra, edo orbela edo beste zeozer ipinita estaltzen da. Horreri meteari su emon behar jako, eta apurka-apurka joan behar dau erreten ikatza egiteko.

Horixe egiten dabilz Larrabetzun, Sabin Aranak, Migel Angel Lekuek eta Garbiñe Etxebarriak bultzatuta, eta herri osoaren laguntasunagaz. Aspalditik hasita dagoz beharren, eta honezkero txondorra prest dago. Abuztuaren 1ean sua emongo deutsie erreten hasi daiten.

Baina ikazkinaren beharra garrantzitsua da gero be, suak egurra arinegi erre ez daian, edo sua amatau ez daiten. Horregaitik jagon egin behar da prozesuak irauten dauen bitartean. Horretarako laguntasuna beharko dabe, hogetalau orduan jagon behar da eta.

Hitzordua, beraz, abuztuaren 1ean Larrabetzun, erreteko prozesuari hasierea emoteko.