Zahar-barriak

Lan digitalak sortzeko beka atera dabe Durangoko Azokak eta Udalak

Posted on

Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak SORMEN BEKA DArako deialdia egin dabe aurten be. Egitasmoaren helburua bikotxa da, euskerazko sorkuntza sustatzea alde batetik, eta sortzaile barriei bidea erraztea bestetik, euren lana ezagutzera emonaz.
KULTURA DIGITALEAN gogoan hartuta, edozein generotan garatutako lana aurkeztu daiteke, beti be originala dala. Hau da, lan digitala izan beharko da, praktika edota espresio artistiko baten oinarritutakoa. Euskereari lehentasuna emongo jako, eta beraz, hitzak barne dituan sormen lana bada, euskera hutsezkoa izango da.

Sorkuntza lana bera eta emaitza zelan plazaratuko dan jaso beharko dira proposamenean.

Deialdia 18 urtetik gorako sortzaile barriei zuzenduta dago, eta banaka zein taldeka aurkeztu ahal izango da.
Beka 15.000€koa da, eta horren barruan sorkuntza prozesua eta plazaratzea lagunduko dira. Proiektu bakarrari emongo jako beka, lehiaketa bidez aukeratuta.
Eskatzaileak proiektuaren memoria eta egile(ar)en curriculumak aurkeztu behar ditu. Balorazinorako, ostera, kontuan hartuko dira proiektuaren kalidadea, gaitasun barritzailea eta originaltasuna, eta proiektua hedatzeko modukoa dan.
Lan irabazlearen barri 56. Durangoko Azokaren egitarauaren barruan emongo da, aurtengo abenduaren 3-8 bitartean.
Urtebeteko epea izango dau irabazleak lana eegiteko, eta 2022ko Durangoko Azokan aurkeztuko dau.