HizkuntzaZahar-barriak

Labayru hiztegiak mugikorretan

Posted on

Labayru Fundazioak bere hiztegiak telefonoan kontsultau ahal izateko aplikazinoa garatu dau Irontec enpresaren bitartez. Aplikazinoa telefonora doan deskargau, eta gero sarera kontektau barik erabili daiteke.

Sarean dagozan edukiak osorik ikusi daitekez, azalean egunero argitaratzen dan esaldi eta guzti. Sarean egunero barriztetan diran edukiak, aplikazinoan aldian-aldian eguneratuko dira.

Telefonoak gero eta gehiago erabilten ditugu danerako, horregaitik holako tresnak oso garrantzitsuak dira, ordenadore barik be sarbidea eukiteko. Hori dala-ta, laster tabletetarako be egokituko da.