LiteraturaZahar-barriak

Klasikoen irakurketan gure klasikoena

Posted on

Bernat Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae obra irakurriko dabe hainbat lagunen artean aurten, Klasikoen irakurketa jarraituan. Jarduera hori Bilbozaharra euskaltegiak antolatzen dau urtero, aurten 14. edizinoa dala.

Irakurketa Arriaga antzokian egingo da ekainaren 3an, gizarteko arlo guztietako parte hartze zabalagaz. Berez euskerea ikasten daben ikasleei zuzendutako jarduera hau klasiko bat bihurtu da. Era berean, gure literaturako idazle nagusien lanak ezagutzera emoteko balio izan dau.

Bernat Etxepare XVI. mendeko Nafarroa Behereko idazlea dogu. Abadea, idazlea eta beste arlo askotan ibilitako gizon eragina. Euskal literaturearen historian goi mailako lekua dauka Etxeparek, euskeraz idatzi eta 1545ean Bordelen inprentan argitaratutako lehenengo liburuaren egilea dalako, Linguae Vasconum Primitiae liburuarena hain zuzen be, irakurketa jarraituan aurten irakurriko dana.

Poesia liburua da, poema batzuk kantuen bitartez ezagunak ditugu, kasurako Heuscara Ialgui adi plaçara euskerearen aldeko deia egiten dauena.