BarriketanEtnografia

Karnabalak Lemoizen

Posted on

Lemoizko Elena Bilbaok karnabaletako ohituren gainean berba egiten dau. Urteko sasoi horretan tostadak egiten ziran, antxinako fotak ekarri eta afo-afo ipinita. Fuentekadak tostadak egiten ebazan amak.

Gorlizko estudiantilloak joaten ziran jantzita, baina Urizarren (Lemoiz) ez ei zan egon halako amorrurik karnabalak ospatzeko. Noz edo noz, bateren batzuk erropa zahar batzuk jantzita batera eta bestera ibilten ziran inozentekeriak egiten. Txarri-puxikea hartu eta alkarri garrotea emoten ibilten ziran, mutilak.

Honen moduko bideo gehiago Herri Ondarearen katalogoan.