LiteraturaZahar-barriak

Karmelo Uriarteren liburu barria

Posted on

Karmelo Uriarte idazleen plazara etorri barri da, Ederriko. Kontau behar dot izeneko liburuaren bitartez. Liburu ederra, inon bada.

Bere bizitzako hainbat gorabehera kontau beharra izan dau Karmelok, eta horretan Xabier Amuriza izan dau lagun eta akuilu. Txiki-txikitako kontuetatik hasi eta jubilau arterainokoak, ume zala aititagaz ibilten zanetik, orain bera aitita dala, lobakaz bizi izaterainokoak. Hiru belaunaldi hara eta hona.

Urteotan guztiotan hainbat bizikizun kontatzen ditu, gozoak eta gaziak, bizikera eta pentsakera bat, inguruan hainbat lagun dituala. Etxeko gorabeherak, herrikoak, lanekoak, familiakoak, bertso mundukoak, mendikoak… Familia, lagunak, beharra, zaletasunak, danak aitatzen ditu kapitulutan garanduta.

Hori da zer kontatzen dauan. Baina liburu honetan, zelan kontatzen dan be garrantzitsua da. Etxeko euskerarik hurreko erregistroa darabil Karmelok, Zeanuriko euskera bizi-gozatsua. Eta ahozko erregistrotik harakoa be bai, idatzia dan arren, ahozko esamoduak ia entzun egiten dira eta.

Edonori gustetako moduko irakurgaia dogu, gure literatura aberastera datorrena, idazle barria geuganduta.