LiteraturaZahar-barriak

‘Kanterri’ Oiartzunen

Posted on

Gipuzkoa aldera egingo dogu oraingoan, Oiartzunen uztailaren 10erako prestatu daben KANTERRI ekitaldiaren barri emoteko. Kanterri izenak euskeraz kantatzen dauen herria adierazi gura dau.

Hirugarrenez egingo da aurten jarduera, eta oraingoan ahozko kantagintza izango da ardatza. Ahotsenea, Kantagiltza alkartea, Soinuenea eta Oiartzungo udalaren artean auzolanean antolatu dabe egun osoko programea.

Mari Luz Estebanen hitzaldiak emongo deutso hasierea egunari, «Donostiako Kantujira. Plazerra, identitatea eta erresistentzia» gaiari buruz.

Josu Aurrekoetxetak eta Unai Elorriagak, «Odolari kantari» gaiaren bitartez, herri kantuetan zeri abestu izan jakon azalduko dabe. Kantak iruzkindu eta zuzenean kantau egingo dabez.

Arratsaldean, ostera, Ahots hutsez (Pantxix Bidart, Claudine Arhancet, Marie Hirigoien, Ibonrg, Ander Barrenetxea) taldekoen bitartez, euskal polifoniaren historia ezagutuko eta kantau egingo da.

Amaitzeko, JunTaJo taldeagaz, kalerik kale abesteko aukerea egongo da, danentzako saioan.