Jose Antonio Retolaza (Bilbo, 1929) hil da 84 urte zituela. Umetan euskera apur bat ikasi arren, ikasle denporan galdu egin eban. Gerra ostean Muxikara eroan eben, familia osoagaz batera eta han berraurkitu eban hizkuntza. Baina abade egin ostean, Arrazolara bialdu ebenean, ha izan eban unibersidadea euskera gaietan.
Ekintzaile handia dogu Jose Antonio Retolaza. Dantzarako zaletasuna han eta hemen agertu eban, Seminarioan, herrian Eleizako jardunetan, eta mezatan batez be, euskera erabilteko gogoari helduta, Bilboko San Anton eleizan hasi zan lehenengoz mezea euskeraz emoten, Don Claudio Gallastegi abadearen babes eta laguntasunagaz.
Baina Retolazaren ekimenik garrantzitsuena Kili-kili aldizkaria sortzea izan da. Lehenengoa 1966an sortu baeban be, haren atzetik soka bereko beste hainbat lan etorri ziran: umeak alfabetatzeko lan-koadernoak, irakurgaiak, Kili-kili egunak, leihaketak
Euskerea eskolatik kanpora egoan, horregaitik tellabako ikastola izan zan benetan, Euskal Herri osoko hainbat ume alfabetatzeko bitartekoa.