EtnografiaZahar-barriak

Jentilak Diman maiatzaren 28an

Posted on

Jentilak Diman ibilbide mitologikoa egingo da Arratiako herri horretan maiatzaren 28an, Txumuluxueta kultur alkarteak antolatuta. Aurreko urteetan Jentilzubi eta Baltzolako koba inguruetan egin bazan be, aurten Dimako plazan hasi eta Zaharren Egoitza aurreko landetara bitartean atondu dabe ibilbidea.

Guztira 7 gune egongo dira eta gune bakotxean ikuskizun bat: antzezlana, abestia, jantzak… Ibilteko bidea erosoa izango da eta ez luzea, eta iraupena guztira ordu bi ingurukoa, herriko plazatik iluntzeko 21:00ak aldera urtenda.

Ibilbide mitologikorako aurten, euskal jeinuakaz batera, beste herri batzuetakoak be ikusteko eta entzuteko aukera ederra izango dau Dimara hurreratzen danak.

Ibilbide mitologikoaren ostean, leku berean, Akelarrea atondu dabe Txumuluxueta Alkartekoak, azkenengoz antzezpena egin ebenean moduan, pandemiak eraginda urte bian etenda egon da eta.

Gura dauenak hor dauka astebururako plan ederra.