La Encartada fabrika-museoan «Kameratik orratzera» erakusketa dago uztailaren 7ra arte. Eulalia Abaituaren argazkietatik abiatuta, Bizkaiko XIX. eta XX. mendeko emakumeen jantziak erakusten dira bertan.
Eulalia Abaitua Bilboko argazkilariak egindako argazkietatik, Bizkaiko baserri zein uri inguruetako emakumeen jantzien ezaugarriak agertzen dira ‘Kameratik orratzera’ erakusketan. Bilboko Euskal Museoak prestatutako erakusketarako, giro ezbardinetan nagusitzen ziran ezaugarriak daukiezan lau jantzi oso proposatu dira eredu moduan. Agintzari (Basauri), Salbatzaile (Bilbo) eta Zubitxo (Lezo) dantza taldeetako emakumeek josi dabez ereduok.
Baina atzera begira ez eze, museoa aurrera begira be jarrita dago. Hori dala-ta, ekainaren 8an La Encartada Moda egingo dabe, hamargarren edizinoan. Bioteknologia modan, 3D moda jasangarria, ehun adimendunak, ehun jasangarriak… izango dira nagusi egun osoan zehar egingo diran masterclass, mahai-inguru, instalazio, showroom eta desfileetan. Adimen artifiziala eta biofabrikazino-teknikak erabiliz ekitaldirako berariaz diseinatutako goi-mailako joskintzako soinekoa aurkeztuko dabe.