Bizkaidatz idazmena eta sorkuntza bultzatzeko lehiaketa bat da. Urtero egiten dau deialdia Bizkaiko Foru Aldundiak, helduentzat eta gazteentzat.
Bizkaidatz Txikiaren laugarren urtea da oraingoa, Lehen Hezuntzako 3-6. mailetako ikasleentzat alde batetik, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoentzat bestetik.
Euskeraz eta erderaz egiten da deialdia. Bietan, idazle ezagun batek ipuin-hasiera sortu dau eta parte hartzen dabenek jarraitu eta amaitu egin beharko dabe.
Aurtengo ipuin-asmatzaileak honeek izan dira: Leire Bilbao, euskeraz, «Munstro bat nire ispiluan»; eta Toti Martinez de Lezea, gaztelaniaz, «El secreto de la isla» izenburuagaz.
Zezeilaren 16ra arteko epea egongo da lanak aurkezteko. Saritutako lanak liburutxo baten argitaratuko dabez.