Gaztelaniazko testuak euskerara aldatzea ez da beti erraza izaten. Edozein egoeratan suertetan da itzulpenak egin behar izatea: gurasoen alkartean, etxeko komunidadean, kirol-ekintzetan… Edo izan daiteke itzultzaile profesionala izatea, beharra horretan egitea.
Edozein dala egoerea, Labayru Fundazioak eratuta, itzultzen ikasteko ikastaro honetan hainbat adar landuko dira: hizkuntzaren egokitasuna egoeraren arabera, idazteko arauak, sarean ze baliabide dagozan eta zetarako diran egokiak eta erabilgarriak, ohiko huts egiteak…
Ikastaro praktikoa izango da, ganera, ariketen bitartez eta itzulpenak eginez lantzekoa. Labayru Fundazioko itzulpen arloko teknikariek tutorizatutako saioak izango dira, feedback personalagaz.
Guztira 35 ordu aurreikusten dira, 8 astean egiteko, apirilaren amaieran hasita, Aste Santu ostean.