LiteraturaZahar-barriak

Itxialdirako kultura

Posted on

Coronoavirusak eragindako itxialdi egoera honetan, etxe barruan hainbeste ordu igaro beharrari erantzuteko, kultura mundutik hainbat ekimen sortu dira.

Alde batetik, gure musikariak kontzertuak eskaintzen dabez streaming bidez, egutegi-ordutegi ondo antolatuaren bidez.

Eusko Jaurlaritzak eLiburutegiko liburuak jaitsi ahal izateko bitartekoak erraztu eta sarrerea zabaldu dau.

UEMAk euskerazko baliabideen zerrendea argitaratu dau, bai kulturalak bai denpora pasarako. Hainbat argitaletxek euren argitalpenak zabaldu dabez, EITBk hainbat baliabide ipini ditu eskura, egunkariak beste hainbeste. Bilboko Euskal Museoak online egiteko argazki-leihaketa eratu dau, bere fondoak ezagutzeko, eta Guggenheimek be erakusketen ganeko barriak agirian ipini ditu.

Liburuak, filmak, kontzertuak… zenbat gura ditugu kulturaz beteteko etxean egon beharreko orduak.