EKE, Iparraldeko Euskal Kultur Erakundeak ekoiztuta, Itsasturiak. Itsasoko jendea multimedia erakusketa dago ikusgai ekainaren 30era arte.
Itsas munduaren lekukotasuna emoten dau Donibane Lohizune – Ziburuko marinelen ahozko lekukotasunak oinarri direla. Erakusketaren gaia da arrantzaren bilakaera XX. mendearen hasieratik gaur egun arte.
Erakusketak sei atal ditu gaika banatuta: 1. Arrantzalearen lanbidea; 2. Arrantza teknikak; 3. Itsasontzi motak; 4. Portuko lanbideak; 5. Dakarreko arrantza; 6. Donibane Lohizuneko portuaren antolaketa.