Bidebarrieta kulturunearen programazinoaren barruan, Eztabaidak literaturarekin XXI. mendean tartean, hainbat gai jorratzen dabez idazle-irakurleek.
Urtarrilaren 16an «Irakurtzeari utzi diogu?» galderaren bueltan jardungo dabe bertan Miren Billelabeitiak eta Patxi Zubizarretak, Juanra Madariaga moderadore dala.
Miren Billelabeitia irakaslea izan da bere lan-ibilaldi osoan, eta hurretik jarraitu dauz ikasle gazteen irakurteko ohituretan egin diran aldaketak. Hain zuzen be, horren ganeko saioa argitaratu barri dau, Norberak maite duena izenburuagaz, irakurtearen plazerraren ganean. Lan hori dala-ta 2023an Euskadi Saria irabazi dau, saiakeraren atalean.
Patxi Zubizarreta idazlea dogu, bai helduentzat bai gazteentzat asko idatzia da, eta hainbat sariren irabazlea. 2023an kasurako, Espainiako Ume eta gazteen literaturako atalean Sari Nazionala eta arlo bereko Euskadi Saria irabazi ditu.