Bizkaiko Foru Aldundiko Liburutegiak Irakurle Taldea sortzeko egitasmoa jarri dau martxan uda oste honetarako. Euskerazko literatur lanak irakurri eta lanok komentatzea izango da jarduera. Helburua da parte-hartzaileek euskeraz irakurteaz gozetea, irakurzaletasuna indartzea eta euskal literatura gehiago ezagutzea. Julen Gabiria izango da dinamizatzailea, eta saioak irailaren 12tik zemendiaren 14ra bitartean, eguenetan, 18:00etatik 20:00etara, egingo dira, danak euskeraz.