Egunotan 2016ko inkesta soziolinguistikoaren emaitzen barri emon dabe, eta euskererarentzako barri onak dakarz.
Azterketa horren arabera, euskerearen eremu osoa kontuan hartuta, 16 urtetik gorako biztanleen % 28,4 euskalduna da, eta % 16,4 euskaldun hartzailea. Orain dala 25 urte egindako lehen Inkesta Soziolinguistikoagaz konparauta, euskereak 223.000 hiztun irabazi ditu. Era berean, galdeketeak argi erakusten dau zelan gaztetu dan euskal hiztunaren profila. Inkesteak hartzen dauen edade-talderik gazteena, 16 eta 24 urte bitartekoa, da euskaldun ehunekorik altuena daukana, % 55,4, eta 1991n euskaldunena zanak, 65 urtetik gorakoenak, dauka gaur egun euskera gaitasunik apalena, % 20,4.
Eremuka, EAEn izan da hazkunderik nabarmenena; eta edadeari lotutako datuen arabera, euskerearen hazkundea gazteenetatik dabil zabaltzen.