Labayru Ikastegiko Euskal Biblioteka sarean konsultau daiteke. Bertan dagoz hainbat liburu, aldizkari, folleto edo liburuxka, kartel eta abar. Honezkero fondo ikaragarria osotu da urteotan batutako materialakaz.
Azken aldian, ostera, ahalegin apartekoa egin da ikusentzuteko euskarrietako materialak be katalogetan. Hori dala-ta, bideo eta audio moduan batutako corpusa katalogau eta euskarri digitalera ekarteari ekin deutso liburutegiak. Horren emaitza dira bi milatik gora fitxa, halango materialakaz horniduak.
2010ean hartu eban Labayru Ikastegiak Rafael Batarritak emondako irudi-artxiboa, denporeagaz katalogau, digitalizau eta bertan gordetako helburuagaz. Hori izan da lan honen lehenengo pausoa. Horrek berak bakarrik 1552 fitxa sortu ditu, gehienak bideoenak, baina argazki CDak be asko dagoz. Bideoak hainbat euskarritan dagoz, gainera, Beta, VHS, DVD.
Fitxa guztiok agirian dagoz Euskal Bibliotekako katalogoan, saretik be kontsultetako moduan.