HizkuntzaZahar-barriak

Ikasturte barria hasi da

Posted on

Ikasturte barriagaz batera, Euskaltegiak euskerea ikasteko eskaintzak agertuten dabez. Euskaltegien babesle herri-erakundeak, danak alkarregaz kanpaina bateratua aurkeztea.

Aurtengo leloa hau da: Euskara ikasiz, mundu bat irabazi. Hizkuntza ikasteak, kasu honetan euskerea ikasteak, beste mundu baten barruratzeko modua dakarrela adierazi nahi da; izan be, hizkuntza bat ikasten dogunean, hizkuntza horretan egiten dan bizimodua, kultura eta abar ezagutzeko modua egiten dogu.

Argazkiaren iturria: www.irekia.euskadi.eus