Iraila asmo, ikasketa, jarduera barrietan izena emon eta ikasturte barriari hasierea emoteko garaia da. Euskereagaz lotutakoak be hainbat hasten dira irailean.
LanHitz programako dirulaguntzen bitartez, sektore pribaduko enpresa eta beharlekuetan euskerea sartzeko programak babesten dira. Irailean zabalik dago eskaria egiteko epea.
Euskaltegi guztiek euskerea ikasteko era guztietako ikastaroak eskeintzen dabez. Bakotxak bere aldetik egiten dauen zabalkundeari, udaletatik datozen kanpainak eta deiak gehitu behar jakez. Getxoko eta Bilboko Udalek egindako deia da horren adibidea. Udalerri bakotxean dagozan euskaltegietara joateko konbitea luzatu dabe bertako agintariek, bertan dagoan eskaintza aprobetxatzeko. Hori dana dirulaguntzakaz lotuta doa, ganera.