‘Jentilak Diman’ izeneko programa gure mitologiaren barri emoteko Dimako herriak egiten dauen ospakizuna da. Ekitaldi nagusia gaueko antzezpena dan arren, egun osoan egongo dira mitologiagaz lotutako ekintzak: tailerrak, azalpenak, erakusketak.
Igaz egin eben lehenengoz antzezpena, eta hain arrakasta handia euki eban zen, aurten programa zabalduta dator.
Diman ipuin eta izaki mitologikoen gordeleku ezagunak dagoz: Jentilzubi, Baltzolako kobak, Petralandako zelaia… Horreek eurok be eszenatoki izango dira.
Ipuin-siniskerok bizi-bizirik egon dira, ganera, hainbeste denpora ez dala galdu diran arte. Gure herri kultura errekuperetea da ekintza honen helburuetako bat. Eta herria oso-osoan sartu da bertan parte hartzen, dala aktore, dala jantziak eta lekuak atontzen, dala ekintza osagarrietan laguntzen…