LiteraturaZahar-barriak

Idazten ikasi gura?

Posted on

Idatziaren bidez sorkuntza lantzeko ikastaroa egingo da Foru Liburutegian, Yurre Ugarte idazleak bideratuta.

Ikastaroa irailetik abendura bitartean izango da, astelehenero 18:00-20:00 bitartean. Doako jarduera da, baina parte hartzeko izena emon behar da irailaren 16-27 bitartean.

Helburua idazteko teknika narratiboak ulertzen eta barneratzen joatea da, modu sortzailean jardunaz, idazkuntzan gitxieneko trebetasunak eskuratzeko.

Testu literarioak sortzeko modu ezbardinak landuko dira, eta partaideek idatzitako testuak aztertuko dira, gero idazlanak berridazteko. Erreferentzia moduan, hainbat motatako testuak erabiliko dira: ipuinak eta mikro-ipuinak, antzerki testuak, nobelak, etab.