“Hi(zki)bridoak. Literatura mutanteak” programea literaturaren eta ahozkotasunaren arteko sinbiosia aztertzeko sortu da. Aurten bigarren edizioa egingo da, udagoienean, bost ekimenen bitartez.
Aurten parte hartuko dabenen artean honeek aitatuko doguz: Ibon RG eta Anari musikariak, Mirande musika-egitasmoa, Uxue Alberdi idazle eta bertsolaria, Danele Sarriugarte idazlea eta Onintza Enbeita eta Miren Artetxe bertsolariak.
Aurten, gainera, Hi(zki)bridoak laguntza emongo dabe euskerazko kultur emonaldi barriak sortzeko bultzada moduan. Horretarako, 3.000 euroko saria jarriko dabe, eta saritutako lana datorren urteko edizinoan aurkeztuko da.
Zikloa irailaren 23an hasi eta abenduaren 17an amaituko da. Saioak doakoak izango dira, Euskararen Etxean, baina konbitea beharko da; emanaldia baino 10 egun lehenago egongo dira konbiteak eskuragarri. Horrez ganera, streaming bidez be jarraitu ahal izango da.