LiteraturaZahar-barriak

Hitzaldiak, jardunaldiak, irakurketak Bilbon, Foru Liburutegian

Posted on

Bizkaiko Foru Liburutegiak egitarau betea aurkeztu barri dau urte osorako. Irakurleen taldeak, idazleen hitzaldiak, literatur leihaketak, hitzaldiak, topaketak, erakusketak eta formato guztietako jarduerak literatura sorkuntzagaz zerikusia dauken eragileakaz.

Euskera Irakurle Taldea euskarazko literatura zaleei zuzenduta dago, Txani Rodrguezek eta Julen Gabiriak gidatuta. Gaztelaniazko literatureari jagokon irakurle taldea Ivn Repila idazleak zuzenduko dau.

Literatur Topaketetan parte hartuko dabe Unai Elorriaga, Danele Sarriugarte, Ana Urkiza, Pako Aristi eta Jule Goikoetxea idazleek, euskerazko jardueran; eta, Aixa de la Cruz, Fernando Palazuelos eta Rober Garay, Itziar Minguez eta Fran Santanak gaztelaniazkoan.

Erakusketen gaiak Bizkaiko auzo-ikastolak eta Bilbotik Durangora eta Arratiara tranbia elektrikoa, 50 urte Arratiako tranbia barik izango dira.

Berbaldiak, ostera, honeek: Vida de poeta (Kepa Murua), Heziketa, kirola eta bardintasuna (Koikili Lertxundi, Maider Unda eta Leticia Canales), Umore grafikoa, barrea barrikada (Asier & Javier), El buen amor. Vacuna para la violencia de gnero (Miriam Herbn), Kirikio eta Errose Bustinza: Ipuingintzaren alde (Lourdes Unzueta, Javier Kalzakorta eta Seve Calleja).

Era guztietako gurariak asetzeko moduko programa.