HizkuntzaZahar-barriak

Herriko toponimia eta ondarea ezagutzen

Posted on

Getxoko Udaleko euskara zerbituak herriko toponimia ezagutzera emoteko ibilbideak eratu ditu parte hartu gura daben guztientzat. Lau ibilbideren bitartez, herriko lekurik esanguratsuenak erakutsi eta lekuan-lekuko izenak nondik datozen, zer esan gura daben eta abarrak azalduko deutsez gidari batek.

Ibilbideon helburua herriko ondarearen barri zabaltzea da, hizkuntzaren ikuspegitik ezeze kultura eta natura aldetik be.

Ibilbideak doakoak dira, gura dauenak izena emon baino ez dau egin behar. Ha ta guzti be, eskola eta euskaltegientzat taldeak osotu eta eurentzat egunak ipinteko aukerea be badago.

Ibilbideak hiru bat ordukoak dira, eta bakotxak inguru bat hartzen dau.

Lehenengoa Bolueko Hezeguneak ezagutzeko da. Fadurako Kiroldegian hasita, Boluntzarreta errotea ikusi, Santa Koloma auzoa eta Larraazubi eta Errotazarreko aldea hartzen ditu. Hori maiatzaren 10ean izan da.

Bigarrena maiatzaren 24an izango da, Portu Zaharreko Etxetxu plazan hasita kostaldea ezagutzeko: Usategi, Arrigunaga eta Aixerrota, besteak beste.

Bagilaren 7an, Getxo barria ezagutuko dabe parte-hartzaileek Neguriko Karmengo eleizatik urtenda.

Laugarrena, bagilaren 21ean, Andra Mariko eleizan urten eta betiko Getxotik bizikletaz ibiliko dira.