Ahozkotasuna herri-literaturaren ezaugarririk behinena dogu, gizakiok hitzaren bidez espresatzeko daukagun gaitasuna, hitz batez esateko. Kontaketa hitzaren barruan, hitzez, ahoz aho, belaunaldiz belaunaldi ahotik belarrira izan ditugun hainbat kontu, leyenda edo kondaira, eta ipuin ditugu. Kontaketa berbaren barruan hainbat genero sartzen dira. Herri-ipuinari jagokonez, ipuin hitzak euskeraz zentzu edo esangura zabalegia dauka erderaz be daukan moduan. Erderaz zein euskeraz cuento eta ipuin hitzek hainbat berba hesigarri, hainbat zehaztasun euki dabez. Cuentos de vieja zein atso-ipuinak esaten dogunean, ipuin hitzak halako usain edo sunda kirastun bat hartzen dau. Guk kasu honetan herriak jarri dituen sailkapenetik aldenduta, cuento edo ipuin hitzek dauken zentzu zabalari mugarriak edo hesiak jartzeko Cuento maravilloso, edo euskaraz ipuin harrigarria edo miresgarria zer diran azaltzen ahaleginduko gara. Erderaz cuentos de hadas be esaten da, frantsesesko contes de fes (contes merveilleux) edo ingelesesko fairy tales edo direlakoen parera edo hitzez hitzezko itzulpena dala medio. Euskeraz beste modu batera be izendatzen ditu Bernardo Atxagak Amandre-ipuinak. Zer dira beraz amandre-ipuinak?
Hemeretzigarren mendetik hona erabilten dogun hitz konposatu zehatz bat dogu cuento de encantamiento o maravilloso erderaz, ingelesez fairy tale edo alemanez Mrchen. Gure euskerazko ordainak, orain arte agertu diran bezalaxe ipuin miresgarriak, harrigarriak edo amandre-ipuinak ditugu. Ipuin folklorikoen barnean amandre-ipuinek sail berezi bat osatzen dabe. Iparraldean, Lapurdin ipuin miragarria izendatzeko erabilten zan hitz bat ixtorioa da, eta ipuinak kontatzen dituena ixtorio-errailea Mayi Ariztiak kontatzen deuskunez. Nafarroa Beherean edo Baxenafarroan Ixtorio-mixterio hitzez, gehienetan ipuin miragarria adierazten da. Sarrera-formula bezala be erabilten da:
Ixtorio-mixterio
Dakienak konda dio
Formula berak badauka luzagarri bat be Pierre DunyPtrk kontatzen dauenez:
Ixtorio-mixterio
Dakienak konda dio
Zaharrak ederkio,
Berriak hobekio,
Dakienak konda dio!…