Jose Antonio Gisasolak («Zelai») dioskun lez, Lizartzan baegoan gizon bat harriak egiten ebazana, baina azken urteetan Langak egiten izan dauz. Langak, apurka-apurka, harriak egiteari laga deutso, eta orain eurak heldu deutsie beharrari. Harrien artean, zilindro zaharra da inondik jan bakoa, kopak harri zilindro modernoak dira. Lehenago granitozkoak eta karehatxak ziran. Granitoa Zumarragako errekatik ateraten zan eta karehatxa Markinako Lasturkoa zan; gaur egun, ostera, kanpotik datoz. Blokea ekarten da eta ebagi egiten da. Harrietariko bati Zinbaue esaten deutsie, Afrikako Zimbabwetik datorrelako. Hiru mila eta ehun kilo daukaz metro kubikoko. Lasturkoak bi mila eta zazpirehun daukaz metro kubikoko. Eta, Kintanak, bi mila eta zazpirehun metro kubikoko. Eurek harria landu aurretik kubikau egiten dabe.