HizkuntzaZahar-barriak

“Hala, birala!” lau eguneko kultura digitalari buruzko kanpusa Gabonetan

Posted on

Gabonak ganean dagozala, ume eta gazteentzako eskaintzak agertzen hasi dira. Horretara, Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioak «Hala, birala!» kanpusa antolatu dabe abenduaren 26tik 29ra bitartean, goizeko 9:00etatik 13:30era, Euskararen Etxean.

Monitoreek gidatuta, honako gaiak landuko dabez: animazinoa, euskerazko bideojokoak, sare sozialen inguruko erabilera eta jokabide egokiak eta bideoen edizinoa.

Hainbat helburu bete gura dabez jarduera horren bitartez: euskerazko ikus-entzunezko edukien sormena eta teknika lantzea; sare sozialen erabileraren inguruan hausnartzea eta ikuspegi kritikoa lantzea; euskerazko bideojokoen munduan murgiltzea; unean unean modan dagozan eta gehien erabilten diran sare sozialen eduki, erreferente eta tendentziak euskeraz lantzea.

Jarduera hori 2012-2013an jaiotako gaztetxuei zuzenduta dago, eta euskeraz egingo. Plan ona izan daiteke.