HizkuntzaZahar-barriak

HABEko euskera probak ekainean

Posted on

HABEk euskera mailak egiaztatzeko azterketak atzeratu egin behar izan ebazan alarma egoera deitu zanean. Orain, ostera, baldintza egokiak dagozalakoan, azterketak ekainaren 12 eta 13an egiteko zabaldu dau deialdia.

Idatzizko ariketak Barakaldoko BECen egingo dabez azterketari guztiek, beti be osasun-arduradunek bitartean ezer aldatzen ez daben bitartean.

Ikasleek euren euskaltegietan galdetu beharko dabe ze azterketa egin behar daben, matrikulako argibideak eta abar. Ha ta guzti be, HABEren webgunean dago dana argitaratuta.