EtnografiaZahar-barriak

Gregorio Arrienek liburua argitaratu dau gerrako umeen erbestealdiaz

Posted on

Sabino Arana Fundazinoak argitaratuta, Salvad a los nios! Historia del exilio vasco en Gran Bretaa, 1937-1940 izeneko liburu oparo eta ederra landu dau Gregorio Arrienek.

Lehenago be idatzi izan ditu gai honen ganeko lanak, baina oraingoan dokumentazino asko eta zehaztasun handiko datu piloa gehitu ditu. Argazki historiko asko daukaz liburuak, informazino gehigarri modura.

Ander Manterolak hitzaurrea egin deutso eta aurkezpenean be parte hartu dau.

Gerra zibilaren ondoriorik gordinenetako bat umeak atzerrira ateratzea izan zan. Horreetariko asko Britainia Handira joan ziran, beste asko Frantzian eta Herbeheretan sakabanatu ziran, Errusiara be hainbat eroan ebezan, eta Hego Amerika izan eben beste batzuk azken muga. Danak ez ziran bueltau, ganera.

Gure historia ezagutzeko, eta historia personal asko ezagutzeko material zenbatgura jarri deusku eskura Gregorio Arrienek lan honen bitartez, ohikoa dauen inurri-beharra eginda.

Argazkiaren iturria: /www.sabinoarana.eus